jueves, 17 de marzo de 2011

Bertsolaritza

Bertsoa kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat da. Doinua, errima eta neurria bertsoaren alderdi teknikoak baino ez dira.
Jatorriaren arabera, bertso doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:
  • Usadiozko doinu herrikoiak
  • Neurriz parera datozen doinu berriak
  • Propio osatutako doinuak
Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".
Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta oso erabiliak direnak eskerako eta errondarako (kopla handia eta kopla txikia).
Errimak berriz, pobreak edo aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa. Baina errima eta neurria bertsolariarentzat arau edo muga diren arren, laguntza-bide ere izan daitezkeela esaten da.

Maialen Lujanbiok 2009-12-13 bota zuen bertsoetako bat:

Min­bi­zia duten bi haur ikusten dituzu pasiloetan gurpildun aulkiekin lasterketakegiten.

Egiten dute irrifar eta
begitan dute diztira
Etsitzen dute nahiz ta lagunak
eta eskola desira
Denborarako egin zieten
laguntxoei despedida
Ta orain biak hemen dabiltza
juerga, salto, buelta, biba!
Tututxo batek lotuta dauzka
oxigenoan harira
Baina kontentu ta lasai daude
jolas hoietan argi da
Ta maitasuna behar dutenak
euren gurasoak dira


Hona hemen Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarrak Euskal Herriko garaile egin ondoren bota zuen bertsoa:



miércoles, 16 de marzo de 2011

Oskorri

Oskorri euskal folk musika taldea da, hauek euskal kulturarekin zerikusi handia dute.


70. hamarkadan hasi zen Bilbon, hau da Espainiako transizio garaian. Estatuko folk talderik zaharrenetakoa da. Beraien hasierako letrak politiko samarrak ziren, normalean Gabriel Arestiren poemak erabiltzen zituzten. Urteak pasa ahala, letren zentzua aldatzen joan dira, hau da, politika gutxiago sartzen dute beraien letretan. Beraien kantarik famatuenak hauexek dira: Euskal Herrian euskaraz, Furra Furra, Gora ta gora beti...

Oskorriren partaideak honako hauek dira:
-Natxo de Felipe: Bilbon jaio zen 1949an. Ahotsaz gain gitarra eta perkusioa ere jotzen ditu.
-Anton Latxa: Bilbon jaio zen 1951n. Guitarro jo eta abesten du.
-Bixente Martinez: Eibarren jaio zen 1954ean. Guitarra eta mandolina jotzen du. Natxo eta Antonekin batera, hasieratik gelditzen den bakarra da.
-Xabier Zeberio: Tolosan jaio zen. Biolin jolea da eta oskorriz gain beste talde batean dago Alos Quartet.
-Gorka Escauriaza: taldeko bajoa da.
-Iñigo Egia: taldeko perkusiojolea da.
-Josu Salbide: alboka, txirula eta gaitajolea da.

Lehenengo kontzertua 1971n eman zuten Deustoko unibertsitatean. Kontzertu arrakastatsua izan zen. Guztira 22 diska dituzte, horietatik 19 diskat eta 3 umeentzat.


Hona hemen beraien kanta batzuk:


Informazio gehiago:
http://www.oskorri.com/
Kaixo!!
Blog hau euskal kultura eta musikarekin lotuta joango da. Horretarako, bideoak, argazkiak... jarriko ditut.
Espero det zuen gustukoa izatea!!!