Txistua, tradizioz Fa sostenituan afinatua, hiru zulodun txirularen euskal aldaerak da, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik garrantzitsuenetarikoa.
Txistu handia Si naturalean afinatua dago eta handiagoa da.
Soinu-tresna honi buruz dokumentazio ugari dugu. Batzuen ustez, lehen aztarna Nafarroa Beherako isturitzeko "Laminazilo! leizean agertutako hezurrezko txilibitua da.
Bere jatorria Erdi Aroko eta Pizkundeko koblakaritzan dagoen arren, bere egintzan erabilitako material desberdinez baliatzean eboluzionatu egin du. Erabilitako materialen artean hezurra, egurra, plastikoa, metala edo ABSa daude. Berrikuntzarik handiena metalezko fita gehitzea izan zen.
Hezurrezkoak, kanaberazkoak eta bertako zurezkoak topatu dira, baina gaur egun egur exotikoagoekin fabrikatzen dira. Jesuiten idatzizko tradizioagatik, XVIII.mendeko laginak ezagutzen ditugu; garai honetan ikus daiteke zuloen arteko distantzia gaur egungoaren desberdina zela.XVIII. eta XIX. mendeen artean txistua errezitaldietan eransten saiatu ziren, eta XX.mendean errekonozimendu ofiziala lortu zuten haren irakaskuntzak eta praktikak.
1927an lehen txistulari elkartea sortu zen, Arraten (Eibar), ehun musikari baino gehiagorekin. Harrezkero, txistularien jagolea Arrateko Ama Birjina da.
Txistua esku bakarraz jotzen da, ezker eskuaz. Hatz nagia eraztunean sartzen da, txistua eror ez dadin. Beste bi behatzak (hatz luzea eta erakuslea), goiko bi zuloetan joaten dira, behatz lodia, atzeko zuloan eta behatz txikia sostenitu eta bemolak egiteko erabiltzen da txistuaren azpiko zuloan kokatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario